XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

B enpresak: Bai ekipoaren erabilpena eta bai lokagunea, beste bietan baino egokiagoak dira.

Datu hauen arabera, A eta B enpresek zergatiak aztertu beharko dituzte, eta hauek izan daitezke, adibidez: - Publizitatea egokia ez delako salmentak txikiak izatea.

- Produktu desberdin asko edukitzea ona da berez publizitatea egiteko eta salmentak hazteko, baina kostuak ere altuagoak izaten dira produktuak desberdinak badira.

Beraz, zer komeni den aztertu beharko da.

- Behar bada instalazioen erabilpen-maila ez da egokia eta horregatik kostuak altuak dira.

b) Konparazioak, iharduera-maila konkretu batekiko egitea: Adibidea: - A enpresak, bere instalazioak %90 erabiltzen ditu eta produzitutako unitate bakoitzaren kostu orokorra 74 pta. da.

- B enpresak bere instalazioak %50 baino ez ditu erabiltzen, eta unitate bakoitzaren kostu orokorra 102 pta. da.

Iharduera-maila kontutan hartu gabe, badirudi A enpresaren egoera B-rena baino hobea dela, baina konparazio hau ez da erreala, zeren eta B enpresan kostu finkoak unitate gutxiren artean banatzen bait dira.

Ikerketa egiteko produkzio-ahalmenaren iharduera-maila bat aipatuko balitz bi enpresentzat berdina (%90 adibidez), datuak aldatu egingo lirateke: kostu orokorra unitateko 74koa izango litzateke A enpresan eta 56,66koa B-n.

Ikusten dugu, maila berean, desberdintasuna ez dela hain handia, eta B enpresan, zenbat eta produktibitatea handiagoa izan, kostuak txikiagoak izango direla.

Konparaketak, iharduera-maila berean egitea, oso interesgarria izan daiteke eta ez enpresarentzat bakarrik baita ondoko hauentzat ere: - Sektore bat ikertu nahi duen estatistikari edo ekonomilariarentzat.